domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: PORRUA



IZENA: Porrua

FAMILIA: Amaryllidaceae familiako Allioideae azpifamiliakoa da, tipularekin eta baratxuriarekin batera.


MOTA: Barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.

JATORRIA: Porruaren kontsumoa egiptoarraren artean orain dela 3.000 urte orokortua zela, baita, zibilizazio greziarraren eta erromatarraren artean ere.


LABORANTZA: Lurzoru ez trinkoak eta materia organikoa behar dituzte. Landatzeko orduan ildoak 30 cm-eko sakonera beharrezkoak dira, lurperatu ahal izateko eta zuritutasun egokia lortzeko. Landareen artean 20 cm-en arteko distantzia egon behar da. Normalean euria egiten duen lekuetan ez du behar ureztatzerik, baizik eta neurrizko ureztatzerik, Hotza agoantatzen dute baina klima epela nahiago dute. Txandatzea beharrezkoa da eta berriro ez da jarri behar porrurik 4 urte pasatu baino arinago.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Gehiegizko ureztatzea badago mildiua eta  usteltasuna sustraietan ager daitezke. Porruaren izurri nagusiak gurgurioaren larbak eta tipulako kakalardoa dira.

PROPIETATEAK: Ur askoko (%90a baino gehiago) eta proteinatan aberatsa den barazkia da, karbohidrato gutxikoa, kasik proteina-ekarpenik egiten ez duena eta koloresterolik ez duena. Bestetik, zuntzean eta zelulosan aberatsa da eta horrek organismoarentzat oso onuragarri bilakatzen du. Gainera, azido folikoa ere badu. Porrua mineraletan ere aberatsa da, esaterako, potasioan, kaltzioan, magnesioan, burdinan eta fosforoan. Halaber, A bitamina, B1 C eta E ditu, antioxidatzaile bikain bihurtzen dutenak. Dituen osagaien artean, alil sulfuroa nabarmentzen da, zapore eta aroma karakteristikoa ematen dizkion esentzia, arnasketa-bideek eta gernu-bideek behar bezala funtziona dezaten eragin onuragarriak eskaintzen dizkiena. 

No hay comentarios: