domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: KALABAZA



IZENA: Kalabaza

FAMILIA: “Kurkubitazeak” familiakoa da. Pepinoak eta  kalabazinak familia berekoak dira.

MOTA: 850 barietate baino gehiago daude gure planetan, forma eta  tamaino oso ezberdinetakoak. ( luzeak, borobilak, obalatuak…)

JATORRIA: Adituek diotenez kalabaza Asiako hegoaldetik dator eta aintzinako Egiptoan, jada,  landatu omen zuten. Gure artean XV. mendean hasi zen ezagutzen.


LABORANTZA: Udaberrian landatu egiten dira gehien bat, eta lurzoruarekin ez da oso exigentea. Landare bakoitzak metro bat espazioa behar du ondo hasteko. Hazitegian landa daitezke eta gero lurrera eraman izozteak pasata egongo direnean. Oso garrantzitsua da askotan ureztatzea, batez ere landarea txikia denean.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Mildiu eta Oidium gaixotasunak izan al ditu. Usteldurak ekiditeko fruituen beheko aldean babesa jartzea komenigarria da.

PROPIETATEAK: Ura da bere osagarririk garrantzitsuena ( % 96). koiperik eta karbohidrato kantitate gutxi dauka eta oso kaloria gutxi portatzen ditu. Zuntz nahikoa dauka. Kalabazak beta-karotenoa, C eta  E   bitaminak ditu, eta horiek hornitu egiten dute defentsa-sistema immunitarioa. Neguan izaten diren infekzioei aurre egiteko eta azala babesteko oso ona da. A bitamina kantitate dezente du, eta horrek lagundu egiten du azala eta mukosak (ahoa, eztarria, hestegorria, urdaila). birsortzen eta leuntzen. Hori dela eta, neguan kalabaza janda, azkarrago sendatzen dira katarroak, gripeak, anginak eta abar. Digestioak errazten ditu ere. 

No hay comentarios: