domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: ESPINAKAK




IZENA: Espinakak

FAMILIA: Ziazerba edo espinaka (Spinacia olerecea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da.

MOTA: Landare urterokoa da (gutxitan bi urterokoa), 30 cn-ko altueraino hazten dena. Hosto txandakatuak ditu, sinpleak, obalo formakoak edo triangelu formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal) Nabarmentzen ez diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.

JATORRIA: Jatorriz Asia erdialdea eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. Mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.


LABORANTZA:  Ziazerba mota gehiengoa udaberrian goiz edo udazkenean, udako beroa pasatu denean landatzen dira. Negua jasan dezake eskualde epeletan. Nahiz eta eguzkia onartu, ezin hobeto haz daiteke eguzki askorik gabe. Konpost nahikotxo lurrari gehitzea beharrezkoa da. Haziak landatzen ditugunean zentimetro bateko sakonera izan behar da eta hazien arteko distantzia 38cm-koa ildoetan. Ziazerbak lur hezean egotea nahiago du, baina ur larregi saihestu behar da, honek sustraiak usteltzen ditu. Ziazerba uzta biltzeko kanpoko hostoak hartzen joango gara, ez da dena atera behar, barneko hosto txikiak bizkor berriro ere haziko dira. Haziak landatu eta bi hilabete geroago uztarekin haz gaitezke.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Ziazerbetan gehiago agertzen den gaixotasuna Mildiua da. Landareen arteko kutsadura oso arin gertatzen da, horregatik landareak argitu behar ditugu gaixotasun honen adierazgarriak ikustekotan.

PROPIETATEAK: Ziazerbak A eta E bitamina asko dauka, baita K bitamina, iodoa, eta antioxidatzaileak ere. Azido oxalikoa ere kantitate nabarmenean dauka. Nahiz eta sinesmen herrikoiak  hala uste, ziazerbak ez dauka beste barazki batzuek baino burdina gehiagorik, baina dena den mineral asko ditu. Hori guztia dela eta espinakak oso gomendagarriak dira hezurrak indartzeko, inmunitate-sistema sendotzeko eta azala, begiak eta mukosak ondo funtziona dezatela. Minbizia-kontrako propietateak ere baditu.

No hay comentarios: