domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: ERREFAUTXOA




IZENA: Errefautxoa

FAMILIA: Errefautxoa (Raphanus sativus) Brassicaceae familiako landare belarkara da.

MOTA: Bada laborantzarako sustrai-barazki bat oso erreza, espazio asko hartzen ez duena eta azkar hazten dena. Bere kolore gorri bizia eta bere zapore minagatik oso preziatua da. Sustraitako koloreak zuritik beltzara izaten dira, gorri zurbila gorrimin distiratsua koloreetatik pasatuz. Baita suatraietako tamainak ere desberdinak daude, handientetik txikienera, baina preziatuenak txikiak dira.

JATORRIA: Ekialde Urrunatik ekarritakoa. 

LABORANTZA:  Ez da oso zorrotza klimarekin eta hotzarekin erresistentziaduna da. Edozein lurzoru-motatara moldatzen da, nahiz eta humusean aberatsak nahiago izan. Lurzorua drainatuta baldin badago eta humusaz, ongarriz konposatuaz edo simaurrez aberastuta ondo hazten dira lurzoru gehiengoetan.  Lurzorua prestatzeko lehengoz ongarria botatzen zaio eta ondo ureztatzen da. Hurrengoan ilarak egiten dira, 1 cm-ko sakonera  eta ilara batetik bestera 15 cm-ko tartea utziz. Landatu eta aldizka ureztatu. Ereiten denetik bildu arte 3 eta 6 aste bitarteko epea behar du soilik.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Azaburu-arra, Landare zorriak, Mildiu eta kortxozatatu ahal da.

PROPIETATEAK: Ur asko duenez, errefautxoa kaloria gutxiko jakia da. Uraz gain, karbohidratoak eta zuntza dira bere osagai nagusiak. Bitaminei dagokienez, C bitamina eta folatoak dira aipagarrienak. Mineral ugarienak, aldiz, potasioa eta iodoa dira. Halaber, kaltzio eta fosforo nahiko du, eta magnesio, maila urriagoan.

No hay comentarios: