domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: EKILOREA


IZENA: Ekilorea


FAMILIA: Ekilorea (Helianthus annuus) Asteraceae familiako landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da. Ez da nahastu behar eguzkilore landarearekin.

MOTA:  Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.

JATORRIA:  Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta 1000 K.a. landatzen hasi zen. XVI mendetik aurrera espainiarrek Europara esportatzen hasi ziren.

LABORANTZA:  Garai onena ereiteko abuztutik urrira arte doa. Gehienetan ekiloreko haziak ereiten dira 70 cm-eko errenkaden arteko distantziarekin. Tenperatura aldaketak ondo jasaten ditu eta eguzkia eta argitasuna gustatzen zaizkio. Ur asko behar du baina lehorte garaiak ondo gainditzen ditu. Hareazko lurra eskertzen du eta materia organikoan aberatsa izanez gero, hobeto.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Gaixotasunen artean mildiu (Plasmopara helianthi), usteltasun zuria eta grisa,  eta lizuna aipa ditzakegu. Ekilorearen izurrite nagusiak lurreko zizarea eta sitsak (Hormoesoma nebulella) dira.

PROPIETATEAK: E bitamina bere kantitate handiagatik, ekilore-olioa gure zirkulazio-sistemarako onura handiko elikagaia da. Antioxidatzaileak ere baditu, bistarako onugarria, eta bere nutrizio ezaugarriei esker Parkinson gaixotasunaren aurkako prebentzioan laguntzen du. Nabarmendu behar dira hurrengo mantenugaiak: burdina, iodo, zink eta hainbat bitamina (A, B1, B2, B5, B6 eta K bitamina). Kolesterol altua dutenei komenigarria zaie. Potazioaz eta fosforoaz, fruitu lehor guztiak aberatsak diren mineralez gain, pipak burdina, magnesio eta azido folikoa izateagatik nabarmentzen dira.

No hay comentarios: