domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: BARATXURIA



  
 IZENA:  Baratxuri


FAMILIA: Baratxuria edo berakatza (Alliun satuvum) Alliun generoko landare belarkara da.

MOTA:  Tipula, tipulatx, porru eta tipulinaren familiako barazki borobil, txiki eta zuria edo morea topa ditzakegu, aletan antolatutakoa. Erraboil motako barazkia da eta 50 cm arte haz daiteke. Saltsak egiteko askotan erabiltzen da. Halaber, herri-medikuntzan ere baliotsua da. 

JATORRIA: Asia erdialdean du jatorria, eta gutxienez duela 6000 urtetik hona erabili da eskualde mediterraneoan, bai eta Asian eta Afrikan ere.

LABORANTZA:  Landaketa baratxuri erroboilen bitartez egiten da. Azaroan edo abenduan egin ohi da. Edozein klimatara ondo moldatzen da eta hotza primeran jasaten du. Landareen arteko distantzia txikia izan daiteke. Lurzorua leun eta harro atsegin du. Ureztatzea ez da beharrezkoa, negu eta udaberri sikuetan izan ezik. 8 hilabete pasa ondoren uzta jaso ahal dugu.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK:  Gaixotasunen artean mildiu, lizun grisa eta herdoila aipa ditzakegu. Baratxuriaren izurri nagusiak tipularen eulia, sitsak, nematodoak, ezkabia eta gurgurioak dira.

PROPIETATEAK:  Baratxuriak B bitaminak ditu, C bitamina, A eta E bitamina neurri txikiagoan. Bitamina edukiari esker bitamina gabeziak  betetzen lagun dezake, gainera antioxidatzaile efektu leuna du. Gihar uzkurdura eta nerbio-sistema ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren mineralak ditu, kaltzioa, fosforoa, potasioa eta magnesioa hain zuzen ere. Mantenugaien aberatsa da eta oso ezaguna den antibiotiko propietatea dauka.

No hay comentarios: