domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: AZENARIOA

IZENA: Azenarioa


FAMILIA: Unbeliferoen familiako barazkia da.


MOTA: 50 mota ezberdinetatik gora daude baina luzerari begira sailkatu ohi dira: laburrak edo frantsesak (10 cm baino laburragoak), ertainak (10-20 cm) eta luzeak (20 cm-tik gora).


JATORRIA: Gaur egun jaten dugun azenarioa, Europan eta Asian jatorria duen lehen azenarioaren aldaera handi eta zaporetsuagoa da.


LABORANTZA: Azenarioa ia urte osoan zehar erein daiteke. Landaretxoak 15-20 cm-ko tarteaz landatu behar dira. Ondo hazteko tenperatura egokia 16-18ºC ingurukoa da. Izoztzaldi arinak jasan ditzake. Uzta, sustraia guztiz osatuta egon aurretik batzen da, erein eta hilabete batzuetara.


GAIXOTASUNAK ETA IZURRITEAK: Onddo batek sortzen duen azenarioaren ustelkeria beltza izenekoak landarearen hostoak ilundu eta hiltzen ditu eta sustraia suntsitzen du.


PROPIETATEAK: Karotenoak dira azenarioari berezko kolore laranja ematen diotenak. Bitamina A, E eta B ditu. Potasio, fosforo, magnesio eta kaltzioa ere.

Azenarioa jaten dugunean, gure organismoak  melanina sortzen du. Substantzia honek eguzki erradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu. Hortzak garbitzen laguntzen du eta digestioa egiteko hain garrantzizkoa den listuaren jariaketa eragiten du.

Energia handia ematen duen karbohidrato ugari ere baditu.

No hay comentarios: