domingo, 5 de mayo de 2013

ERREZETA: ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN


ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN



OSAGAIAK

·      200 gm. ilarra lagun bakoitzeko.

·      125 cl  oliba olioa.

·      Baratxuriak.

·      Urdaiazpiko zerra lodi bat.


EGITEKO ERA:

·      Lapiko batera ura bota eta berotu. Bero izango denean bota ilarrak eta utzi egozten minutu batzuk. Ondoren atera eta jarri ur freskoan.

·      Gero zartagin batean jarri olioa berotzen eta bota baratxuriak laminatuta. Urre kolorea hartzen hasiko direnean erantzi pernila zatituta eta buelta batzuk eman. Ondoren atera.

·      Jarraian olio horretan sartu ilarrak  eta kontu handiz bueltak eman egurrezko koilara batekin.

·      Ondoren gehitu baratxuriak eta urdaiazpikoa eta badaude prest jateko.


GOMENDIOAK:
·      Badakizu,  proteina gehiago izateko erantzi arroza egosia. Ummm ze goxoa!


ON EGIN !!!!

No hay comentarios: